Gaur goizean egin dugu Pierre-Louis Vionisen aurkezpen ekitaldia La Perlako terrazan
Ia Donostiara heldu berritan, gaur goizean aurkeztu dugu Pierre-Louis Vionise Centro Talaso Sport La Perlako terrazan. Jokalaria, barneko jokoan erreferente izatea espero da. Gustura da taldean, nahiz eta oraingoz hiriari buruz ezin izan duen gauza askorik ikusi.
Gustura dago Espainiara iritsi izanagatik. “Niretzat ohore bat da Espainiara etortzea, izan ere DIA Liga lehiaketa garrantzitsua da, eta ohore bat da bertan parte hartzea”, aipatu du jokalari amerikarrak. Aste bat baino gutxiago daraman arren, “gustatu zait taldean dagoen giroa, eta lehen sentsazioak baikorrak dira”, onartu du.
Jokalari gisa definitzerakoan, zailtasunak izan ditu, baina azkenean, taldeko jokalari gisa definitu da. Bere ustez, defentsan eta errebotean aporta dezakeela uste du. Bestalde, orainarte ikusi duenaren arabera, jokalari ezberdina dela aitortu.
Bere lehen asteari dagokionez, europar saskibaloira ohitzen ari dela onartu du. “Hemengo saskibaloira ohitzen nabil, ameriketako saskibaloiaren oso ezberdina da, eta lehen aste hau adaptazio astea da”.
Aurkezpenaren ondoren, La Perlako Oscar Parronekin batera, bertako instalakuntzak ikusteko aukera izan du, eta lehen eskutik ikusi ahal izan du itsasoko urez betetako lau igerilekuak, eta baita gainontzeko instalazioak ere.
Bihar lehen lagunarteko partida Bergaran
ATaldeak lanean ia aste bakar bat daraman arren, bihar, lagunarteko partida bat jokatuko du. I Bergara Hiria Emakumezkoen Txapelketa jokatuko dugu bihar Labegaraieta Kiroldegian. Promete CD izango da gure aurkaria 19:00etan hasiko den norgehiagokan.