EU - ES

PARTIDA AURREKOA | ACS SEPSI – IDK EUSKOTREN

Ostegun honetan, urriaren 17an, 18:00etan, IDK Euskotren Europako txapelketara itzuliko da. Errumaniara joango da ACS Sepsi Sic taldearen aurka.

Errumaniako taldeak hiru aldiz irabazi du txapelketa, 2011n, 2012an eta 2019an, eta bost aldiz Errumaniako Kopa, 2011n, 2012an, 2015ean, 2016an eta 2017an. ACS Sepsi Errumaniako emakumezkoen saskibaloi talderik arrakastatsuena da azken urteetan.

Multzoko lehen partidan, AEO Proteas Voulas talde greziarrak 77-71 galdu zuen. Taya Robinson eta Ciara Johnson pibot estatubatuarrak dira saskiratzaile eta erreboteatzaile nagusiak. Livia Gereben eta Beatrix Meresz hungariarrek kanpoko puntuak dituzte.

Ligako azken porrotaren ostean, Donostiako taldeak bi erronka garrantzitsu ditu lau egunetan. Partida hau eta igandean Gascan emakumezkoen Endesa Ligan, egungo liderra den Movistar Estudiantesen aurka. Tiroan asmatzearen ehunekoa handitzea betebehar bat da taldearen morala haundituko lukeen bi garaipen lortzeko.

más / gehiago