EU - ES

Mann Filterrek irabazi du partida amaiera berdintsu batean (58-63)

Azu Muguruzaren neskek ezin izan dute bigarren zatian lehenengoan egindako la nona biribildu.

Mann Filterrek garaipena lortu du Josean Gaskan, DIA Ligako hamazazpigarren jardunaldian. Partida berdintsu batean, Victor Lapeñaren neskek ongi jokatu dute garaipne bat erdiesteko. Lehen zatian, Azu Muguruzaren taldeak 33-26 aurretik baziren ere, zaragozarrek markagailua irauli dute.

Partida ongi hasi da taldeearentzat, eta lehen minueutetan berdintasuna ego narren, taldeak 13-0eko partziala erdietsi du. Ellen Nystromen bi hirukorekin lortu dute Azu Mugurzaren neskek aldeak handitzea, eta horrela, hamar puntuko abantaila erdietsi dute (18-8). Zalantza gabe, defentsako lana izan da lehen laurdeneko onena, izan ere, horrekin erasoan egindako lanarekin batera, lehen laurdena 22-14 aurreratzea lortu dute.

Bigarren laurdenean, zaragozarrek aldeak murriztu nahi izan dute, eta 0-8ko partzialarekin, hein batean Shaunte Barbee eta Vega Gimenori esker,, baina Lyndra Weaver saiatu da aldeak ez murrizten, eta atsedenaldira 33-26ko emaitzarekin heldu dira.

Bigarren zatian partidaren intentsitatea jaitsi da, eta hor erosoago izan dira kanpotarrak, izan ere jada lehen minutuetan aldeak murriztea lortu dituzte, azken laurdenera puntu bateko desabantailarekin helduz (47-46). Jillian Alleyne barneko jokoan, eta Italee Lucas kanpotik izan dira kanpotarren erritmoa mantentzen zutena, baina Shaunte Barbee eta Tamara Abaldek abantaila murriztea lortu dute.

Azken laurdenean, Mann Filterrek sendo jarraitu du, eta horrela IDK Gipuzkoari eragotzi diote markagailuan aurretik jarraitzea. Weaver eta Toch Sarren lana ez da nahikoa izan, izan ere, Vega Gimeno eta Gaby Ocetek taldea ongi gidatu dute garaipenera, zaleen bultzada ezerezean utziz. Gimenok bost puntu sartu ditu une garrantzitsuenetan, hiruko bat barne, eta Ocetek aldiz, sei, horrela etxekoei garaipena lortzea eragotziz, 58-63ko emaitzarekin.

INFANTIL TALDEARI OMENALDIA
Hirugarren laurdena amaituta, IDK Gipuzkoako infantil mailako taldeak omenaldi berezi bat jaso du Josean Gaska Kiroldegian bildu diren zaleen eskutik. Izan ere, MiniKopako taldeak hirugarren postua erdietsi zuten Zaragozako Txapelketan. Taldea, entrenatzailea barne zelai erdira irten dira, eta partida amaieran berriz ere taldearekin argazkia atera dute.

Equipo junto a MiniCopa

PARTIDAKO FITXA

IDK GIPUZKOA: 58 (22-11-13-12)
Gonzalez (4), Nystrom (9), Aduriz (0), Weaver (16) eta Alleyne (5) – Hasierako bostekoa – Iparragirre (-), Erauncetamurgil (0), Sarr (12), Brkic (5) eta Lucas (7).

MANN FILTER: 63 (14-12-21-16)
Ocete (13), Ferrari (11), Abalde (8), Barbee (16) eta Pascua (16) – Hasierako bostekoa – Lahuerta (0), Esparcia (0), Gimeno (11) eta Hernandez (0).

EPAILEAK:
Carlos Gallego Rodriguez eta Jorge Caamaño Muñoz. Faltengatik kanporaturik gabe.

 

más / gehiago