Gaur goizean, Julia Gladkovak komunikabideekin hitz egin du prentsaren egunean. Cáceresko porrotari buruz zera esaten zuen: “bidaia luzea izan zen, baina ezin dugu aitzakiarik jarri; bi taldeek irabazi nahi genuen, baina haiek gogoa gehiago jarri zioten, eta partidaren minutu batzuetan islatu ahal izan zen”. Kanpoko tiroaren garrantziaz galdetzean, Gladkovak hau zioen: “hiruko tiroa hobetu behar dugu, baina partida baten gakoa ez da hiruko jaurtiketa, defentsa baizik. Defentsa hobetu behar dugu, aurkariei eroso saskiratzen ez uzteko”.
Bera taldean eta ligan nola aurkitzen den, hauxe zioen: “Ondo sentitzen naiz, baina taldearen erdia berria da, eta oraindik kimikan lan egin behar dugu, talde gisa ditugun sentsazioetan, denbora besterik ez dugu behar”. Asteazkenean Gascan Kutxabanken Araskiren aurka jokatuko dute, eta arerioari buruz hauxe esaten zuen: “Partida bakoitza zaila da, ez dago talde hobeagorik edo okerragorik. Nahi duzunean, jolastu, lehiatu eta irabazi egin dezakezu”.