Azkenean talde donostiarrak datorren denboraldiko Eurocup Txapelketan ez parte hartzea erabaki du. Nahiz eta aurreko denboraldiko emaitzak jokatzeko aukera eman, ez parte hartzea erabaki du. Batetik, Zuzendaritzak parte hartzeko beharrezkoak ziren 80.000 – 90.000 euroak bildu ez izanagatik, eta bigarrenik, diru horren erdia gutxienez babesle pribatuen bidez izatearen helburua ez betetzeagatik. Lehen baldintzak, taldeari Eurocup Txapelketan inongo arazorik gabe parte hartzea ahalbideratuko bailio, eta bigarrenak, aldiz, taldearen epe ertain-luzera begira, sendotasuna emango liokeelako klubari.
Klubetik, eskerrak eman nahi dizkiegu, bai instituzio publikoei emandako babesarengatik. Baita ere, gure babeslea den IDK Elektronicari, izan ere, egun hauetan emandako babes eta laguntzarekin, eta baita ere Diario Vasco bezalako babesle berriei ere. Egun hauetan jasotako babesari esker, Klubak euren babesleekin dituen harremanak hobetzea ahalbideratu dute, publikoak zein pribatuak.
Klubaren Zuzendaritzak bere sendotasuna hobetzeko, eta kirol eta gizarte arloak hobetzen jarraitzeko lanean jarraituko du. Lan hauen artean izango da babesle berriak bilatzearen lana, izan ere, hauei esker lortuko du taldeak etorkizunean urrats berriak ematea. Hurrengo egunetan, taldeak Bazkide Kanpaina berria aterako du, azken urteetan bezala, bere zaleen laguntza izaten jarraitzeko, eta bazkide berriei ongi etorria eman, eta taldearen hazkundea ikusteko.