EU - ES

IDK Gipuzkoak garaipena lortu du lehen lagunarteko partidan (71-56)

Maila altuko partida jokatu da Bergaran, eta azkenean, emaitzak dioena baina partida estuagoa ikusi da

IDK Gipuzkoak aurredenboraldiko lehen lagunarteko partida jokatu du gaurkoan. Bergarako Labegaraieta Kiroldegian jokatu du Promete CDren aurka. Bigarren Mailako partida izan arren, maila altuko jokalariak ditu, eta ez da partida erraza izan, gainera, kontuan izan behar da oraindik hainbat jokalari falta direla.

Partida erritmo altuarekin hasi da, nahiz eta lehen lagunarteko partida izan. Bi taldeak gogotsu heldu dira, eta lehen laurdena 17-14ko emaitzarekin amaitu da. Ellen Nystrom erasoan taldeko erreferentea izan da, eta zalantzarik gabe, bera izan da taldeko jokalaririk onenetarikoa.

Bigarren laurdenean, errioxarrak nagusi izan dira, eta gure defentsa gainditzen jakin izan dute. 12-21eko partzialarekin, atsedenaldira 29-35eko emaitzarekin heldu dira Azu Muguruzaren jokalariak.

Bigarren zatiaren hasieran, eta nahiz eta lehen minutuetan Onintza Adurizek, orkatilla bihurritu duen arren, taldeak ongi erreakzionatu du, markagailua irauliz. Barneko jokoa erabakiorra izan da, eta Maria Eraunzetamurgil eta Pierre Louis Vionise izan dira bi erreferenteak.

Azken laurdenean, eta jada indarrak ia agortuta zituztela bi taldeek, gure bi jokalari gaztek zelaia zabalean jokatzeko aukera izan dute. Horrela, Sara Iparragirre eta Bera Berako Ane Esnal izan dira bi jokalari aipagarri. Azkenean, emaitza handiegia izan da zelaian ikusitakoarentzat.

Partida amaieran, Bergara Kirol Elkarteko Saskibaloi ataleko arduradun den Marian Melladok oriogarri bana eman digu bi taldeei partidaren eskertza moduan. Gure aldetik ere, eskerrak eman nahi dizkiogu klubari, antolakuntzan egindako lanarengatik, eta baita Promete CDri partidarengatik.

 

Partidako partzialak:
17-14; 12-21 (29-35), 19-11 (48-46) eta 23-10 (71-56).

Epaileak:
Jaume Pujol eta Miguel Angel Fernandez

IDK Gipuzkoako Saskiratzaileak
Sara Iparragirre (10), Maria Erauncetamurgil (8), Ane Esnal (4), Lara Gonzalez (2), Iulene Olabarria (6), Onintza Aduriz (2), Ellen Nystrom (17), Pierre Vionise (14) eta Iva Brkic (8).

más / gehiago