EU - ES

IDK Gipuzkoak garaipen berri bat lortu du Italee Lucasen azken laurdenari esker

13-30eko partziala lortu du, angolarraren 17 puntuei esker, eta galduta zirudien partida irauli du (63-45)

Angolako jokalariak ez du punturik lortu lehen hiru laurdenetan, eta azkenengoan sartu da partidan, lau hiruko, hiru jaurtiketa libre eta bi puntuko saskiratze bat lortu ditu, guztira taldeak laurdenean sartu dituen 30 puntuetatik 17 puntu lortuz. Taldeak hemezortzi puntuko desabantaila izan arren, lanean jarraitu, eta aldeak murrizten joan da, nahiz eta etxekoek ez dute amore eman. Azken minutuetan, Lucas erabakiorra izan da garaipena lortu, eta IDK Gipuzkoak DIA Ligako hamargarren garaipena lor dezan.

Lehen laurdenean bi taldeek partida kontrolatu nahi izan dute, baina ezinezkoa egin zaie. Bi taldeek saskiratzen aritu dira, eta horrela etxekoek lortu dute lehen laurdena markagailuan aurretik amaitzea (19-17). Lyndra Weaver barneko jokoan nagusi izan da, eta bere sei puntuekin, eta Brkicen bost puntuekin lortu du taldeak partidan mantentzea.

Bigarren laurden hasieran, etxekoek 5-0eko partziala lortu dute, eta abantaila zazpi puntutara igotzea lortu dute (24-17). IDK Gipuzkoak, Toch Sarren sei puntuei esker aldeak murriztu dituen arren, etxekoek berriz ere 7-0eko partziala lortu dute. Ainhoa Lopezen hiruko batekin hasi dute partziala, eta aldeak hamar puntutaraino igo dituzte etxekoek, azkenean atsedenaldira 40-31ko emaitzarekin heltzeko.

Sara Iparragirrek estreinatu du bigarren zatiko markagailua, eta jarraian Ellen Nystromen 2+1ekoari esker 0-7eko partziala lortu, eta 40-38 hurbildu dira markagailuan, berriz ere Iparragirreren saskiratze batekin partda 42na berdintzeko. Etxekoen aldetik, Gisela Vegak berriz ere aurreratu ditu markagailuan zamorarrak, eta bi minutuz bi taldeek punturik egon gabe egon ondoren, etxekoek aldeak handitu dituzte 8-0eko partzialari esker, hirugarren laurdena 58-45eko emaitzarekin amaituz.

Azken laurdeneko lehen minutuan 5-0eko partzialarekin hasi dute etxekoek, aldea hemezortzi puntutan jarriz (63-45). Beste minutu bat izan dira bi taldeak punturik lortu gabe. Orduan sartu da partidan Italee Lucas, partidako lehen hirukoa sartu, eta IDK Gipuzkoaren azken laurdeneko lehen puntuak sartuz. Angolako jokalariak 17 puntu sartu ditu guztira, eta taldeak aldiz, 30. Donostiara iritsi berria den jokalariak lau hiruko, hiru jaurtiketa libre eta bi puntuko saskiratze bat lortu ditu azken laurdenean, eta bere azken minutuak erabakiorrak izan dira. Erasoko lanaz gain, taldea sendo izan da atzekaldean, eta defentsa aurreratuarekin, baloiak berreskuratzea lortu ditu. Horrela, etxekoek arazo asko izan dituzte saskiratzeko, eta aldeak murrizten joan ahala, irabazteko urduritasuna agertu zaie, nahiz eta amore eman ez duten. Azken minutuan lortu du taldeak berriz markagailuan aurrea hartzea, Lucasen hiru jaurtiketa libreei esker, eta aldiz, partida Brkicen bi jaurtiketa libreekin amaitu da, azkenean 71-75 irabazi duelarik IDK Gipuzkoak.

PARTIDAKO FITXA

QUESOS EL PASTOR: 71 (19-21-18-13)

Butler (6), Ivezic (11), Lizarazu (5), Vega (12) eta Jenkins (11) – Hasierako bostekoa – Lopez (18), Majstorovic (3), Martin (-), Montalvo (-), Garcia (0), De la Fuente (-) eta Vukoje (5)

IDK GIPUZKOA: 75 (17-14-14-30)

Brkic (13), Aduriz (4), Nystrom (3), Weaver (15) eta Alleyne (2) – Hasierako bostekoa – Iparragirre (4), Erauncetamurgil (0), Sarr (16), Gonzalez (1) eta Lucas (17).

EPAILEAK:
Angel De Lucas eta Sara Pelaez, faltengatik kanporatu gabe.

más / gehiago