Igandean IDK Gipuzkoa lehiaketara itzuliko da, eta berau azken sailkatuaren aurka egingo du, Movistar Estudiantes
Bi asteko atsedenaren ondoren, lehena Embutidos Pajariel Bembibre PDMren aurkako partidaren atzerapenagatik (martxoak 14), eta ondoren FIBA lehiaketengatik, IDK Gipuzkoa Liga DIAra itzuliko da. Berau, azken sailkatua den, eta oraindik garaipenik lortu ez duen Movistar Estudiantesen bisitarekin egingo du. Partida igandean izango da, 2018ko otsailaren 18an, 12:15etatik aurrera Gaska Kiroldegian. Partida hau, azken txanpako lehen partida izango da, non hemendik liga amaiera arte, taldeak ez du atsedenik izango, helburu eta ilusio bat izango dutelarik, Play Offetara sailkatzea.
Azken sailkatuaren aurka jokatuko duen, eta oriandik garaipenik lortu ez arren, Azu Muguruza entrenatzailea ez da fida aurkariarekin. Entrenatzaile donostiarrarentzat, “partidak bi arrisku ditu. Lehena, dudarik gabe garaipenik lortu ez duen taldea izatean, lehen garaipena lortu nahi dute, eta azken partidetan horretarako merituak egin dituzte. Bigarrena, gu gara, atsedenaren ondoren ez dakigu nola erreakzionatuko dugun. Bi aste dira, eta luze egiten dira jokalarientzat”, aitortu du Muguruzak.
Aurkariari buruz, igo berria izan arren, lehiaketari azken asteetan hartu dio maila, eta goruntz datoz. Azkenaldian, ongi lehiatzen ari dira, azken jardunaldian ikusi izan genuen moduan, non Lointek Gernika Bizkaiaren aurka puntu soil bategatik galdu baitzuten Alberto Ortegoren neskek.
Jokalariei dagokionez, Raquel Selby antolatzailea da erasoko jokoan garrantzi handia duena, nahiz eta ezin ahaztu beste jokalariak ere, Irene San Roman hegalekoa edota Mariana Gonzalez pibota ere.
PARTIDA TWITTER BIDEZ EMANGO DA
Espainaiko Saskibaloi Federazioak, eta Twitter Sare Sozialak akordio bat itxu zuten denboraldi honetan. Horrela, DIA Ligako partida bat, zuzenean Sare Sozial bidez emango da. Haste honetan, IDK Gipuzkoa eta Movistar Estudiantesen aurkako partida bertatik emango da soilik, @baloncestofeb konutan, edota #LigaDia traola erabiliz. Bi modu hauek izango dira igandeko partida zuzenean jarraitzeko.