IDK Euksotren taldeak partida galtzen du luzapenean
Gascan hasten zen partida, eta Durán Maquinaria Ensinok saskiratzen zuen lehena. IDK Euskotrenek 5 puntu lortzen zituen jarraian Delaereren saskiratzea eta Garcíaren hirukoari esker. Partida hasieran berdin-berdin zegoen 13-13 lehen 5 minutuetan. Laurdenaren amaieratik 2 minutu baino gutxiagora, Ensinok 5 puntuko abantaila zuen. Cousseinsek 6,75etik 2ra murriztu zuen aldea. Laurdena 18-22 amaitzen zen.
Bigarren laurdenean Ensinoren bi saskirekin hasten zen, eta abantaila 8ra handitzen zuten. IDK Euskotrenen erreakzioa iristen zen, eta beste lau puntu jarraian lortzen zituen Sarr eta Coulibalyri esker. Lokalen 6-0ko partzial honaren ondoren 2 puntura hurbildu ondoren, Ensinok 8 puntuko abantaila berreskuratzeko erreakzionatzen zuen. Hittner bisitari partziala hiruko batekin hausten zuen. IDK berriro bira hurbiltzen zen, oraingoan Garcíaren hirukoari esker. Ensinoren hiruko eta saski batek markagailua uzten zuten 34-41 atsedenaldian.
Aldageletatik itzuli ondoren, Delaere izan zen lehena saskiratzen IDK Euskotrenerako. Bi taldeak oso entxufatuta ateratzen ziren erasoan. IDK Euskotrenek, defentsa onei eta erasoan asmatzeari esker, markagailuari buelta ematen zion. Etxekoen partziala 11-0koa zen. Hiruko batekin bisitariek etxekoen partziala hautsi eta markagailua 51ra berdintzen zuten. Gonzalezen tiro libre batekin amaitzen zen laurdena 57-54.
Gonzalezek bi gehi bat saskiratzen zuen azken laurdena hasteko. Ensinoren partziala 0-6koa zen, partida 60ra berdintzeko. Amaieraren 5 minutura, etxekoen abantaila 4 puntukoa zen. IDKren segidako lau jaurtiketa librek markagailuan jartzen zuten alderik handiena. Amaieratik bi minutura, etxekoen abantaila 7 puntukoa zen. Ensino jaurtiketa libretik idazten zuen, amaieratik 5 minutura markagailuan hurbiltzeko. Elkarren segidako bi saskiratze Ensinorenak azken minutuan, hirura hurbiltzen zituzten. IDKran falta bat Ensinori hiru jaurtiketa libre ematen zion, eta bisitariek partida berdintzen zuten eta luzapenera eramaten zuten, 75-75.
Luzapena Ensinoren 0-5eko partzialarekin hasten zen. Hirukotik idazten zuen Cousseinsek, eta beste batekin erantzuten zuen Ensinok. IDK Euskotren ez zegoen ondo erasoan eta bisitariek markagailuan distantzia jartzeko erabiltzen zuten. Cousseinsen hiruko batekin amaitzen zen partida, 87-89.