IDK Gipuzkoako jokalariak, bere selekziaorekin bi partida jokatuko ditu 2019ko Eurobasketerako sailkatzeko
IDK Gipuzkoako jokalari den Ellen Nystrom, taldeko dinamikatik kanpo izango da datozen hamar egunez. Izan ere, Nystrom bere selekzioarekin ariko da. Denboraldi ona gauzatzen ari da Donostian, eta horregatik, Suediak 2019ko Eurobasketerako sailkatzeko partidetarako deialdian sartu du jokalaria.
Suedia H Multzoan dago, Macedonia, Kroazia eta Italiarekin batera. Datozen hamar egunetan, Ellen Nystrom bere selekzioarekin ariko da, eta egonaldi honetan ere bi partida jokatuko dituzte. Lehena, larunbatean izango da, otsailak 10, Italiaren aurka lehiatuko direlarik. Bigarren partida, ordea, asteazkenean izango da, otsailak 14ean, kasu honetan aurkari Kroazia izango dutelarik.
Ellen Nystrom jokalari garrantzitsua izaten ari da IDK Gipuzkoan. Lehiaketako lehen egunetik argi erakutsi du defentsarako dituen doaiak, non bere intentsitatearekin zailtasunak ipini dizkie aurkariei. Guztira 17 partida jokatu ditu IDK Gipuzkoarekin, bataz beste 24 minutu jokatu dituelarik, non 6,9 puntu eta 4,4 errebote lortu dituelarik partidako.
Zorte on Ellen, baina batez ere, gozatu esperientziarekin.
LAGUNARTEKOAK ASTEAN ZEHAR
Gainontzeko jokalariak ohiko plangintzarekin jarraituko dute. Kontuan izanik aurreko astean ez zutela lehiatu, eta aste honetan ere ez dutela partidarik, Azu Muguruzak bi lagunarteko partida prestatu ditu aste honetarako. Asteazkenean eta larunbatean izango dira, entrenamendu orduetan, non taldeak gizonezkoen taldeen bisita izango dute, jokalariek lehiaketako erritmoa ez galtzeko.