EU - ES

Albisteak

IDK EUSKOTREN – CASADEMONT ZARAGOZA (18:00)

IDK EUSKOTREN – CASADEMONT ZARAGOZA (18:00)

IDK Euskotrenek Casademont Zaragozaren aurka jokatuko du bihar

Igandeko porrotaren ondoren, IDK Euskotren sentsazio onak berreskuratu nahi ditu larunbatean Gascan. Azu Muguruzarenak aste honetan entrenatu dute garaipenaren bidera itzultzeko eta igandean ikusi ahal izan ziren akats txiki horiek zuzentzeko.

Aurrez aurre Casademont Zaragoza egongo da. Zaragozakoak sailkapeneko hamabigarren postuan daude, 4 garaipenekin eta 7 porrotekin. Carlos Iglesiasen taldea, liga hasiera zaila izan zuten positiboen ondorioz baina sailkapenean gora egitea lortu dute. Partida gogorra izango da, eta Azurenak dena eman beharko dute, Cousseinsek aste honetan esan bezala “garaipena lortzeko bai edo bai”.

SPAR GRAN CANARIA IDK EUSKOTREN (12:00)

SPAR GRAN CANARIA IDK EUSKOTREN (12:00)

Osteguneko garaipena dastatzeko astirik gabe, IDK Euskotren uharteetara joango da igande honetan SPAR Gran Canariari aurre egiteko.

Aste honetan, Azu Muguruzaren taldeak etxetik urrun jokatuko du. Gipuzkoarrak entrenamendu gutxirekin iristen dira partidara, ostegun arratsaldean jokatutako partidagatik, baina garaipen-bolada on batekin. Garaipen-bolada on horrek zerikusia du Azuk zioenarekin: “Aurten irabazi dugun gauzetako bat da taldea inoiz ez duela partida galdurik ematen, taldeak sinesten jarraitzen duela eta borrokan jarraitzen duela”.

Aurrean Spar Granc Canaria egongo da. Sailkapeneko hamahirugarren postuan daude, 2 garaipen eta 9 porrotekin. Ligaren hasiera zail baten ondoren, Kanariar Uhartekoak handituz joan dira pixkanaka, eta Donostiarrei ez diete partida sinple bat planteatuko.

IDK EUSKOTREN – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA (60-50)

IDK EUSKOTREN – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA (60-50)

Azken laurden bikaina partida garaipena ematen dio IDK Euskotren taldeari derbian.

Cousseins-en saskiarekin hasten zen partida Gascan. Markagailuan aurretik mantentzen ziren etxekoak topaketaren lehen minutuetan. IDK Euskotrenek 5 puntuko abantaila zuen laurdenaren erdian, Cousseinsen saskiei esker. Gernika jaurtiketa libretik hurbiltzen saiatzen zen, baina IDK Euskotrenek abantaila mantentzen zuen markagailuan. Laurdena 11-13an amaitzen zen.

Bigarren laurdena Gladkovaren saskiarekin hasten zen. Garcíak beste bi saskirazten zituen IDK Euskotrenerako, eta 6 puntuko abantaila jartzen zuen. 4-0 partziala Gernikarako, 2 puntura jartzeko. Garcíaren beste saskiratze batekin gelditzen saiatzen ziren, baina bisitariek markagailuari buelta ematen zioten eta bat goian jartzen ziren. Gernikako partziala 0-9koa zen, eta 5 gora jartzen ziren. 5-0ko partziala, oraingoan, IDKrentzat partida 24ra berdintzeko. Azken jabetzetan, tiro libreetatik saskiratzen zuen Gernika, eta 24-25 atsedenaldira iristen zen.

Aldageletatik ekipoak itzuli eta Coulibaly saskiratzen zuen IDK Euskotrenentzaqt. Cousseinsek ere saskiratzen zuen, eta lokalak berriz ere 3 gora jartzen ziren. Gernikak ez zuen uzten lokalak markagailuan joaten eta hiruko batekin erantzuten zuten. Bisitariek, orduan, 32 puntura berdintzen zuten markagailua. Markagailua oso doituta zegoen, eta abantaila txiki bat zuten etxekoak. Gernika 3 gora jartzen zen laurdenaren amaieratik minutu batera. Delaereren saskiratze bat azken segundoan markagailua 40-43 uzten zuen.

Azken laurdena bisitarien saskiarekin hasten zen. Garcíak IDK Euskotrenentzat saskiratzen zuen. Hurrengo minutuetan, saskiratzeak trukatzen ziren eta bisitariek 5 puntuko abantaila mantentzen zuten. Sarr-en lau puntu jarraian IDK puntu batera hurbiltzen zuen. Galdkovaren saskiratzea aurretik jartzen zuen IDK. Cousseins hiruko batekin aldea 4ra jartzeko. Coulibaly beste saskiratze batekin aldea 6 puntutan jartzen zuen. IDK Euskotrenek azken uneetan kontrolatzen zuen partida, eta amaierara iristen zen, 60-50.

IDK EUSKOTREN – LOINTEK GERNIKA (18:00)

IDK EUSKOTREN – LOINTEK GERNIKA (18:00)

Emakumezkoen Ligan Endesa ITzultzen da ostegun honetan Gascara derbi batekin.

Selekzioen etenaldiaren ondoren, liga itzultzen da eta Gascan itzultzen da. Taldea oso ondo itzuli da, eta oso ondo aritu da lanean egun hauetan, Azu Muguruza entrenatzaileak esan bezala, eta honela aztertu du partida: “bihar berriro bueltatuko gara ligara, eta Gernikaren aurkako partida, oso zorrotza izango da, beti oso gogorrak baitira haien kontra”.

Aurrean Lointek Gernika egongo da. Denboraldi honetan ikusi dugun partida da, bi taldeek Euskal Koparen finala jokatu baitzuten. Haien buruz Azuk zioen bezala, “fisikoki oso indartsua den talde bat dute, Euskal Kopan arazoak sortu zizkigun eta apur bat errepikatuko dela pentsatzen dugu. Gogortasun fisikoa, gustatzen zaizkigun gauzak egitea ukatzea”.

Partidatik espero dutenari buruz hauxe esaten zuen: “horretan ari gara lanean, eta partida jokatua izatea espero dugu, derbi polita izatea eta, ahal bada, irabaztea”.

 

Partida zale gabe jokatuko da.

HAZTE FAN DE LAS PERSONAS QUE HACEN QUE LAS COSAS CAMBIEN

HAZTE FAN DE LAS PERSONAS QUE HACEN QUE LAS COSAS CAMBIEN

De quien transforma la soledad de las personas mayores en compañía, de quien en una pandemia RESPONDE de forma inmediata, o de quien trabaja por la inserción laboral de las personas sin empleo.
Por primera vez en su historia, el Sorteo de Oro ha aplazado su cita anual de julio al 26 de noviembre debido a la pandemia. Por eso este año, más que nunca, necesitamos reforzar nuestra labor solidaria con las personas más vulnerables y el Sorteo de Oro es una buena oportunidad para lograrlo.

Este sorteo se realiza desde hace décadas, anualmente, en el mes de Julio. Debido a la pandemia este año se anuló y finalmente decidimos lanzarlo en  Noviembre (el sorteo será el 26/11).

Gracias a este sorteo podremos seguir ayudando a las personas más vulnerables y que ahora, con esta crisis, nos necesitan más que nunca. Es un año muy duro para una gran parte de la población.

Programa RESPONDE; es a lo que destinaremos la recaudación de este sorteo, es nuestro proyecto prioritario desde su lanzamiento en marzo 2020, cuando comenzó el confinamiento y vimos lo que cierto sector de la sociedad requería.

Coincide además con la campaña que Alzola acaba de lanzar con sus botellines etiquetados con plan RESPONDE de Cruz Roja.

Desde IDK Euskotren nos sumamos a la campaña HAZTE FAN y os animamos a participar.

Compra tu boleto en el siguiente enlace:

https://www.cruzroja.es/principal/web/sorteo-de-oro/compra-tu-boleto?utm_source=email&utm_medium=BBDD&utm_campaign=oro

IDK EUSKOTREN – CADÍ LA SEU (58-44)

IDK EUSKOTREN – CADÍ LA SEU (58-44)

Bigarren zati on batek garaipena ematen dio IDK Euskotreni.

Gascan hasten zen partida, Cadí La Seuren saskiarekin. Lehen minutuetan, bi taldeen erasoen zehaztasun falta asko markagailuan islatzen ziren 0-4 ko markagailuan 3 minutuan. IDK Euskotrenen lehen puntuak Tirerari esker iristen ziren. Delaereren saski batek berdintzen zuen partida 6ra. Tirera eta Delaeren saskiek 4 gora jartzen zituzten lokalak. Markagailua 10 puntura berdintzen zuten berriro bisitariek. Lehen laurdeneko finala, 12-12, partidako berdintasun islatzen zuen.

Bigarren laurdena Sarren tiro librearekin hasten zen. Gladkovak beste bi idazten zituen eta lokalak 3 goian jartzen ziren. Bisitariak hurbiltzen ziren jaurtiketa libretik saskiratzen. 0-7ko partzialarekin 4 gora jartzen ziren bisitariak. Cousseinsen eta Delaereren saskiratzeak 21era berdintzen zuten partida. Berdintasunari eutsi egiten zitzaion azken unera arte, azken segundoan bisitariak saskiratzen zuten eta markatzagailua atsedenaldian geratzen zen, 22-25.

Aldageletatik taldeak itzultzen ziren, eta Gonzálezek hiruko batekin berdintzen zuen partida. Cadí La Seu beste batekin erantzuten zuen markagailuan aurretik mantentzeko. Bisitarien partziala 0-5koa zen, eta 8 goian jartzen zituzten. Erauncetamurguil partziala hirukoitzarekin hausten zuen. Cousseinseko beste batek IDK Euskotren bietara gerturatzen zuen. Delaere berdintzen zuen partida 35era. IDK Euskotren alde egiten saiatzen zen 7-0ko partzial batekin. Hiru puntuko abantailarekin hirugarren laurdenaren amaierara iristen zen, 42-39.

Tireraren saskiarekin hasten zen azken laurdena. IDK Euskotren azken laurden horretan 0-9ko partzialarekin hasten zen eta 12 puntuko abantaila lortzen zuen. Jaurtiketa librearen bidez, bisitariek distantzia murrizten saiatzen ziren. Baina Coussseinsek beste hiruko batekin erantzuten zuen. Azken minutuetan, IDK Euskotrenek kontrolatzen zuen partida, eta 58-44 bitartean iristen zen amaierara.

IDK EUSKOTREN – CADI LA SEU (20:00)

IDK EUSKOTREN – CADI LA SEU (20:00)

IDK Euskotrenek Cadí La Seuren aurka jokatuko du bihar Gascan.

Joan den astean bi partida jokatu eta bi porrot ondoren, taldea Gascara itzultzen da garaipenaren bidera itzultzeko asmoz. Azuk, taldeak Gascara itzultzeari eta biharko norgehiagokari buruz hitz egin du, “partida oso garrantzitsua da, zuzeneko arerioa baita, lehen zortzien artean geratzeko borrokan ari den taldea, eta uste dut oso garrantzitsua izango litzatekeela etxean irabaztea”. Taldea nola dagoen azaldu du, “Taldea oso mentalizatuta dago, aste osoan gogor lan egin dugu horretan, bai partida prestatzen, bai mentalizatzen. Espero dezagun bihar atera behar dugun bezala atera eta partida lehiatu eta irabaztea”.

Aurrean Cadí La Seu egongo da. Bederatzigarren postuan daude eta Gironaren aurrean erortzetik dator. Azterketa hau egiten zuen Azuk aurkariari buruz: “Guretzat oso ezaguna da dagoeneko, urte asko daramatzagun helburu berberak lortzeko borrokan. Aurten, jakina, pieza batzuk aldatu egin ditu, baina estilo berarekin jarraitzen dute: trantsizioan asko jolastea, azkar iristea, saskia mehatxatzen saiatzen beti. Nire ustez, oso garrantzitsua da gure defentsa-balantzeari adi egotea, etorreretan pitzadurarik ez sortzeko eta hortik aurrera gure jokoa sortzeko”.

Gogoratu Donostian edo inguruko herrietan bizi direnak bakarrik joan daitezkeela partidara.

MOVISTAR ESTUDIANTES – IDK EUSKOTREN (64-58)

MOVISTAR ESTUDIANTES – IDK EUSKOTREN (64-58)

IDK Euskotren borrokatzen du, baina saririk gabe geratzen da Madrilen

Movistar Estudiantesen hirukoarekin hasten zen partida. Gladkovak beste batekin erantzuten zuen markagailua berdintzeko. Markagailuko lehen abantaila 5 puntukoa zen lokalentzat. Garcíak beste hiruko batekin erantzuten zuen markagailuaren abantaila murrizteko. Estudiantes abantaila izaten jarraitzen zuten hurrengo minutuetan. Delaereren lau puntu jarraian IDK Euskotren hiru puntura hurbiltzen zuen. Laurdena 17-14 amaitzen zen.

Bigarren laurdena Estudiantes taldearen saskiarekin hasten zen. IDK Euskotreneko puntuak jaurtiketa libretik iristen ziren Gladkova eta Tirerari esker. Estudiantes hurrengo minutuetan 7 puntuko abantaila lortzen zuen. Garcíaren eta Delaereren puntuak IDK Euskotren hiru puntura hurbiltzen zuen. Sarr-en beste bi gehi bat markagailua 24ra berdintzen zuen. Lokalek 7 puntuko abantaila berreskuratzen zuten atsedenaldiko minutu batera. Tirerak IDKrako jaurtiketa libretik saskiratzen zuen. Lokalen saski bat azken segundoetan markagailua uzten zuen, 33-26.

Aldageletatik taldeak itzultzen ziren, eta lehena saskiratzen Gladkova zen 6,75etik. IDK Euskotren 2ra hurbiltzen zen Gonzálezen saskiarekin. Estudiantes hiruko batekin erreakzionatzen zuen. Hurrengo minutuetan, Estudiantes 9 puntuko errenta zuten. Abantaila handitzen jarraitzen zuten lokalek 11ra. Orduan, Garcia hiruko bat idazten zuen. Bi gehi bat zituen Tirerak eta Garcíak beste hiruko batekin IDK Euskotren 4ra gerturatzen zuten. Lokaletako tiro libre batek 47-42 markagailua uzten zuen.

Azken laurdena Tireraren saskiarekin hasten zen. Bira hurbiltzen ziren Azu Muguruzakoak. 6 gora jartzeko erantzuten zuten lokalek. Bi taldeek hirukoak saskiratze zuten. 0-4ko partziala IDK Euskotrenentzat, 3ra hurbiltzen zituen. Estudiantes erantzuten zuen hiruko batekin.