Emakumezkoen U20ko Europako Txapelketako finalerdian ariko dira gaur Holandaren aurka (20:15)
Albiste onak datozkigu Sopronetik. Izan ere, bertan jokatzen ari da Emakumezkoen 20 urtez azpiko Europako Txapelketa, eta bertan, gure hiru ordezkari ditugu Espainaiko selekzioan. Azu Muguruza da entrenatzaile laguntzailea, eta Maria Erauncetamurgil eta Sara Iparragirre gure jokalariak ere badaude bertan. Orain arte, selekzioak jokatutako partida guztiak irabazi ditu.
Lehen fasean, Espainiak Portugal mendean hartu zuen lehen partidan (43-57), eta Belgica (77-32) eta Holanda (79-59) hurrengo bietan. Final zortzirenetan, kroazia izan zuten aurkari (93-41) eta final laurdenetan, aldiz, Frantzia (50-51). Orain, finalerdietan aurkaria Holanda izango da, eta beste finalerdian ariko dira Serbia eta Italia.
Orainarte jokatutako bost partidatan, gure jokalariek paper ona izan dute, nahiz eta biek lau partida jokatu dituzten. Mariak ez zuen Holandaren aurkako faseko azken partida jokatu, eta Sarak, aldiz, final laurdenetako partida aulkian eman zuen.
Gaur, Holandaren aurka jokatuko dute finalerdietan. Gaur ekingo diote dominen lehiari. Gaurko aurkaria ezaguna da espainiarrentzat, izan ere faseko multzoaz gain, Leonen egindako prestakuntzan ere elkar aritu ziren. Bi partidetan garaipea lortu arren, partida berria izango da 20:15etan hasiko den partida. Ohi bezala, FIBAren youtubeko kontuan jarraitzeko aukera izango da, Serbia eta Italiak 18:00etan jokatuko duten finalerdia bezala. Bihar amaituko da txapelketa, eta guarko ordutegi berak izango ditu, 18:00etan hirugarren eta laugarren partida, eta 20:15etan finala.