EU - ES

Author: Prensa

IDK GIPUZKOAK BERE IRUDI KORPORATIBOA ETA PROIEKTUAK BERRITU DITU

IDK GIPUZKOAK BERE IRUDI KORPORATIBOA ETA PROIEKTUAK BERRITU DITU

Keler Gunean antolatutako ekitaldian, talde donostiarrak bere etorkizuneko proiektua azaltzeko baliatu du

Gipuzkoako emakumezkoen saskibaloian erreferente den taldeak gaur topaketa bat antolatu du kazetari, babesle, jokalari eta bazkideekin, bere webgune berria aurkezteko asmoz. Aldaketa honekin batera, taldeak korporazio irudia ere aldatzea erabaki du, eta horrela IDK GIPUZKOA –CLUB DEPORTIVO IBAETA – bere sorkuntzetara itzultzen da, Unibertsitate garaietara hain zuzen ere. Horrela, 2005ean sortu zeneko izena berreskuratuko du bere izen berrian, eta Euskal Herriko Unibertsitatea dagoen Ibaeta auzoak garrantzia hartuko du, IBAETA BASKET izena hartuz. Horregatik, bere webgunearen helbide berria www.ibaetabasket.com izango da, eta sare sozialena, aldiz, @ibaetabasket.

Izen hau kontuan hartuta sortu zuen Klubak “Ibaeta Kirol Balioak” proiektua. Denboraldi honetan zehar, klubeko ordezkariak (jokalari, entrenatzaile eta presidenta) ikastetxe ezberdinetatik igaro dira kirolean ikasi eta barneratzen diren balioak azaldu eta elkarbanatzeko. Bertan egin den lana ikusi ahal izan da, horretarako egin den ikusentzunezko proiekzio baten bidez.

Gainera, Klubak bere proiektu berria ere aurkeztu du, Ibaeta Eskola. Honekin, gipuzkoar nesken artean zegoen behar bati erantzun nahi dio. IDK Gipuzkoak eskola ezberdinekin harremanetan jarriko da, entrenatzaileen hazkundean edota entrenamendu metodoetan lagundu nahi die, neskek kirolarekin gozatu eta baloreekin hazten jarrai dezaten. Lehen esperientzia hau denboraldian zehar jarriko da abian, eta bertan, klubak ezarri nahi duen lan metodologia berria martxan ipiniko du.

Azu Muguruza Espainiako U20ko selekzioaren aulkian

Azu Muguruza Espainiako U20ko selekzioaren aulkian

Donostiarra Miguel Mendezen entrenatzaile laguntzailea izango da Isaac Fernandezekin batera
Azu Muguruza espainaiko emakumezkoen U20ko selekzioaren aulkian izango da udara honetan. Aulkian, entrenatzaile bezala Miguel Mendez izango da, eta Azu Muguruza eta Isaac Fernandez, aldiz, laguntzaileak. Helburua, udaran Sopron jokatuko den europako txapelketan lehiatzea izango da.

Espainiako Saskibaloi Federazioak, gaur eman ditu ezagutzea udaran emakumezkoen selekzioetan izango diren entrenatzaileen zerrendak. Bertan, U20ko aulkian, eta Hungarian jokatuko den Europako Txapelketara, gure entrenatzailea joango da. Miguel Mendez, euroligako irabazlearekin, eta Isaac Fernandezekin batera izango da entrenatzaile donostiarra.
Espainiak bere multzoan aurkari Portugal, Belgika eta Holanda izango ditu, uztailaren 7, 8 eta 9an jokatuko dituztelarik partida hauek. Txapelketan aurrera joan ahala, uztailaren 12 final laurdenak jokatuko dira, finalerdiak 14ean eta finala 15ean.

SARA ETA MARIA AURRESELEKZIOAN
U20ko aurreselekzioan gure bi jokalari izango dira, hain zuzen ere Sara Iparragirre eta Maria Erauncetamurgil. Biek urtero espainiako selekzioetan jokatzeko aukera izan dute, eta uda honetan ere europako txapelketan egotea espero dute. Aste hauetan zehar, bi jokalariak Azu Muguruzarekin batera Josean Gaskan entrenatzen ari dira Basket Sitoren laguntzarekin, eta horrela, ea forman heltzen diren aurreselekziora, eta noski, baita europako txapelketara ere.

Maria Erauncetamurgilek IDK Gipuzkoaren elastikoa jantziko du 2018/19 denboraldian

Maria Erauncetamurgilek IDK Gipuzkoaren elastikoa jantziko du 2018/19 denboraldian

Donostarra taldeak egiten duen zortzigarren kontratu berritzea da, eta horrela beste denboraldi batez izango da hiriko taldean
IDK Gipuzkoak erritmo onean darrai 2018/19 denboraldirako taldea egiten, eta bide horretatik, asteburuan hegal-pibota den Maria Erauncetamurgilen kontratua berritu du.
Horrela Mariak beste denboraldi batez jarraituko du Liga DIAn. Azu Muguruzak beste denboraldi batez, donostiako jokalariarekin konta dezake, gehiago Mann Filterren aurkako kanporaketetan erakutsi duen maila onarekin.

Pertsonalki ez du denboraldi erraza izan, izan ere lesio gogor batetik irten berria izan da. Horrela, denboraldi hasieran arazoak eta beldurra izan zuen, baina gero, erritmoa hartzen hasi zenean…. Geldiezina izan da. “Denboraldia txorkatileko lesioarekin hasi nuen, eta hori ez zen erraza izan. Azkenean, dena aldatu da, eta ongi amaitu da, ikusiko dugu datorren denboraldia”, esan du Erauncetamurgilek. Pertsonalki ere eroso sentitu da taldean, eta horrek ere lagundu dio apurka apurka konfidantza gehiago izateko”, onartu du donostiarrak.
En cuanto a su plan de verano, hasta ahora, junto a Sara Iparragirre han estado enrolados en diferentes dinámicas de la selección española. Esta temporada, aún están esperando a las preselecciones de la Selección U20 donde tanto María como Sara pueden tener opciones para disputar el europeo que se disputará en julio en Sopron (Hungría).
Erauncetamurgilekin, jada zortzi dira IDK Gipuzkoak datorren denboraldirako dituen jokalariak. Lara Gonzalez eta Iva Brkic antolatzaileak, Iulene Olabarria, Ellen Nystrom eta Sara Iparragirre hegalekoak, eta Lyndra Weaver, Toch Sarr eta María barruko jokalariak.

Sara Iparragirrek ere IDK Gipuzkoan jarraituko du

Sara Iparragirrek ere IDK Gipuzkoan jarraituko du

Oriotarrak ere taldean jarraituko du, taldeko zazpigarren kontratu berritzea delarik
IDK Gipuzkoak bere taldea lehenbailehen amaitu nahi du, eta horretan dabil. Jada zazpi jokalari ditu Sara Iparragirreren kontratu berritzearekin. Horrela, gazte gipuzkoarrarekin batera, taldean ariko dira Lara Gonzalez eta Iva Brkic antolatzaileak, Iulene Olabarria eta Ellen Nystrom hegalekoak eta Lyndra Weaver y Toch Sarr barrutik.

Sara Iparragirrek DIA Ligan jarraituko du, hain zuzen ere estreinakoz 2014/15 denboraldian hasi zuen ligan jarraituko du. Bere hirugarren denboraldia izango da bertan, eta apurka apurka, bere partehartzea handitzen joan da.
Orioko jokalaria gustura da Donostian jarraitzeagatik. “Pozik naiz, izan ere ia gehienek ere jarraitzen dute”, dio jokalari gazteak. Sararekin jada zazpi jokalarik eman die baiezkoa taldeari, eta hori ere ongi baloratu du Sarak. “Ondo dago, izan ere ia gehienek jarraitzen dugu, eta horrela aurtengo dinamikarekin jarraitzea errazagoa zen. Halere, jakitun da aurten egin dutena berdintzea zaila izango dutela, eta halere, bolada ona etortzea espero du.
Pertsonalki, bere progresioa ikusten du denboraldiak aurrera joaten diren heinean. “pertsonalki urteak aurrera doaz, eta taldean ere errol ezberdinak hartzen dituela igerri du orioko jokalariak.

Toch Sarrek IDK Gipuzkoaren taulapean dantzatzen jarraituko du

Toch Sarrek IDK Gipuzkoaren taulapean dantzatzen jarraituko du

Senegaldarrak bere zortzigarren denboraldia beteko du IDK Gipuzkoan 2018/19 denboraldian.
Toch Sarr eta IDK Gipuzkoak beste urte batez ere elkarrekin jarraituko dute. Senegaldarra, egun Ekuadorren bada ere, kontratu berria sinatzeko gai izan da, eta zortzigarren denboraldia beteko du Azu Muguruzaren esanetara. Toch taldeko jokalari nagusiena da, eta bere esperientzia eta kalitatea beharrezkoak izango dira IDK Gipuzkoarentzat. Sar egun taldean DIA Ligan jokatu duen bigarren jokalaririk onena da, ehundik gora partidu jokatuz.
Sarr jokalari garrantzitsua izan da barneko jokan. Bataz beste, 31 partida jokatu ditu (denak), eta 10.2 puntu lortu ditu, 5.3 errebote eta 2 asistentzirekin. Bere jokoa eta defentsa ezinbestekoak izango dira, eta Donostian gozatzeko parada izango dugu.

IULENE OLABARRIA IZANGO DA IDK GIPUZKOAREN KAPITAINA

IULENE OLABARRIA IZANGO DA IDK GIPUZKOAREN KAPITAINA

Donostiarrarekin jada bost jokalari ditu talde donostiarrak 2018/19 denboraldirako
IDK Gipuzkoak jada bost jokalari ditu datorren denboraldirako, Iulene Olabarria kapitainak kontratua berritu ondoren. Denboraldi gogorraren ondoren, izan ere lesio luze eta gogorra jasan du, kapitaina beste denboraldi batez Azuren aginduetara izango da. Jokalaria pozik da jarraitzeagatik, izan ere zalantzak izan ditu horretarako.

IDK Gipuzkoak eta Iulene Olabarriak beste urte batez elkarrekin jarraituko dute, izan ere kapitainak beste urte batez kontratua berritu du. DIA Ligan bere seigarren denboraldia jokatuko du. Olabarria gustura da kontratu berritzearekin, eta horrela, bere hamaseigarren denboraldia jokatuko du taldean. Egia da, zalantzak izan dituela kontratua berritzeko ala ez.
Taldeak denboraldia amaitu, eta entrenamenduak egiteari utzi dion arren, Iulenek egunero darrai entrenatzen, izan ere bere belauna ongi izan nahi du aurredenboraldirako. “Belauna ondo doa, eta egun batzuetan alta izatea espero dut, horrela, eboluzioa nire kabuz egingo dut”, dio donostiarrak.
Lesio hau ez da berria donostiarrentzat, izan ere Maria Erauncetamurgilek aurreko denbroraldian jasan zuen zorigaitzeko lesioa, eta Toch Sarrek ere lehenago izan zuen. “Elkarrekin konparatzeko aukera izan dugunean, hori egin dugujakiteko ongi ala gaizki noan”, dio kapitainak.

Denboraldi bat gehiago jarraituko du Ellen Nystromek IDK Gipuzkoan

Denboraldi bat gehiago jarraituko du Ellen Nystromek IDK Gipuzkoan

Suediarrak IDK Gipuzkoako elastikoa jantziko du datorren denboraldian
IDK Gipuzkoak eta Ellen Nystromek beste denboraldi batez elkarrekin jarraituko dute, eta bigarren denboraldiz jarraian izango da suediarra Azu Muguruzaren esanetara. Aurtengoa izan du Nystromek profesional gisa bere lehen denboraldia, eta suediako selekzioaren deialdian izan da birritan. Horrela, suediarrarekin batera ariko dira datorren denboraldian IDK Gipuzkoan Lara Gonzalez, Iva Brkic eta Lyndra Weaver.
Ellen Nystromek ere IDK Gipuzkoaren elastikoa jantziko du 2018/19 denboraldian Lara Gonzalez, Lyndra Weaver eta Iva Brkicekin batera. Oraingoz lau dira beren kontratua berritu, eta bigarren urtez jarraian Azu Muguruzaren aginduetara izango direnak. Estatu Batuetako Unibertsitateetako esperientzia amaituta heldu zen iragan udan Donostiara, eta bere profesional mailako lehen urtean jokalari garrantzitsua izan da. Horregatik, partida guztietan parte hartu du, DIA Ligako 26etan, Erreginaren Kopako bi partidatan, eta azkenik Play Offetako hiru partidatan. Bataz beste 22 minutuz izan da zelaian, 5,4 puntu saskiratuz, eta 3,6 errebote hartuz.
Nystromek gainera, bere selekzioko deialdian sartzea lortu du birritan. Aurten izan ditugun FIBAko asteburuetan izan da, nahiz eta bere parte-hartzea mugatua izan den, jokalari moduan hazten ari den seinalea da. Hainbat postuetan jokatzeko duen gaitasuna ere baliatu du Muguruzak, izan ere, bai barrutik zein kanpotik jokatzeko abilezia erakutsi du, hein batean bere fisikoari esker. Aurtengoan, defentsa izan da bere indargunea, izan ere bere intentsitateari esker, taldeari lagundu dio arlo horretan. Erasoan, aldiz, bere parte-hartzea zuhurra izan da, jaurtiketetan portzentai onak izan arren.
Nystromen kontratuaren berritzearekin, 2018/19 denboraldirako IDK Gipuzkoak lau jokalari ditu gaurkoz. Antolatzaile postuan jarraituko dute Lara Gonzalezek eta Iva Brkicek, kanpokaldean Ellen Nystrom ariko da, eta barrutik, aldiz, Lyndra Weaver.

Lyndra Weaverren parte medikoa

Lyndra Weaverren parte medikoa

Gaur goizean egin dizkiote froga gehiago Mutualiako Pakea Klinikan
Play Offetako hirugarren partidan, Lyndra Weaverrek ezin izan zuen partida amaitu, izan ere, hirugarren laurdenean lurrera erori zen, eta jada ezin izan zuen gehiago jokatzerik izan. Zelaia taldekideen laguntzarekin utzi behar izan zuen, bere kabuz irten ezin baitzuen.
Gaur goizean, Weaver Mutualiako Pakea Klinikara igo da, eta bertan egin dizkiote beharrezkoak ziren probak, eta medikuak “muskuluaren %30era afektatzen dion rutura dauka”.
Zalantza barik, ez da denboraldia amiatzeko modurik egokiena, baina, berehala errekuperatzea opa diogu.