EU - ES

DENOK BATERA! Batu IDK Euskotren taldera!

Gaur goizean aurkeztu da, Denok batera!, IDK Euskotreneko abonatuen kanpaina 20-21 denboraldirako. Joan den astetik, joan den denboraldiko abonoak berritu dira, eta deskontu txiki bat izan dute 19-20 denboraldian Gascan gozatu ezin izan ziren partidengatik.

Gaurtik aurrera hasiko da, denboraldi honetan taldeak duen erronka ilusionagarriarekin bat egin nahi duten guztientzako kanpaina. Prezioak 75€tik helduek, 15€ra urtetik beherakoak izango dira. Gaur egungo egoera dela eta, Jose Antonio Gascaren edukiera txikia denez, eskaerak harrera ordenaren arabera egingo dira. Eskaerak iulene@ibaetabasket.com helbidera edo web orriko inprimakiaren bidez egingo dira.

Abonatuen kanpaina bukatu arte ez da sarrerarik jarriko salgai.

Joan den astean ekin genion denboraldiari, Embutidos Pajariel Bembibre etxetik kanpo garaituz, eta larunbat honetan, 18:00etan, SPAR Gironaren aurka jokatuko dugu etxean. Hartutako neurri guztiekin, Jose Antonio Gascaren harmailetatik gure zaleen laguntza nabarmendu nahi dugu. DENOK BATERA!

más / gehiago