EU - ES

Intentsitate handiko asteburua IDK Gipuzkoarentzat

Taldeak bi lagunarteko jokatuko ditu, lehena bihar Gaskan, eta igandean Iruñean.

Azu Muguruzaren taldeak, eta aste honetan jada Lyndra Weaverreren etorrerarekin, bere aurredenboraldiko asteburuetako intentsitatea handitzen dabil. Asteburu honetan, eta hurrengoan, bi lagunarteko partida jokatuko ditu taldeak, DIA Ligaren hasierara, ahalik eta modurik onenean heltzeko.

Aurredenboraldiko lehen asteen ondoren, eta jada hanketan lagunarteko partida bat jokatu dutela, asteburu luze baten aurrean dira jokalariak. Larunbatean Lointek Gernika Bizkaia izango dute aurkari Jose Antonio Gaskan 18:00etatik aurrera, eta igandean, Iruñan Fundacion Ardoiren aurka ariko dira 19:15etatik aurrera.

Asteburuko lehen lagunarteko partidak, gainera, bazkideek euren abonu txartela jasotzeko aukera emango die. Jada 2018/19 denboraldirako abonu txartela atera duten bazkideek, larunbatean Gaskan bertan jaso dezakete txartela. Gainera, partida ikusgarri bat ikusteko aukera izango da, izan ere aurkaria, Eurocupeko atarikoa jokatuko duen Lointek Gernika Bizkaia izango da, Euskal Kopako finalerdietan aurkari izango dugun taldea.

Bestalde, igandean, irailaren 23an, IDK Gipuzkoak LF2ko Fundacion Ardoiren aurka jokatuko du 19:15etatik aurrera Iruñean. Partidarekin, Nafar saskibaloiaren festari amaiera emango zaio, izan ere 16:45etan, Nafarroako Kopako finala jokatuko da bertan. Jaialdia streaming bidez jarraitu ahal izango da.

más / gehiago