EU - ES

Onintza Adurizek osatuko du IDK Gipuzkoaren taldea

Donostiarrak denboraldi bat gehiago ariko d, eta bere hamargarren denboraldia osatuko du talde donostiarrean

Onintza Aduriz eta Ibaeta Basket akordio batetara heldu dira, eta horrela, donostiarrak DIA Ligan lehiatzen jarraituko du. Horrela, donostiarrak hamargarren denboraldia osatuko du hazten ikusi duen talde donostiarrean. Bestalde, IDK Gipuzkoak, bere taldea itxi du 2018/19 denboraldirako.

Onintza Aduriz taldeko jokalari helduetariko bat da, eta beste denboraldi batez, horrela izaten jarraituko du. Jokalariak ez du DIA Ligako partidarik galdu, ez lesioengaitik, edota entrenatzailearen erabakiz. Jada 136 partida jokatu ditu, 126 liga erregularrekoak, Superkopako bat, Erreginaren kopako hiru eta Play Offetako sei. Denboraldi honetan, bere ibilbidea gehiago hazteko aukera izango du.

IDK Gipuzkoak bere taldea lehen bailehen itxi nahi izan du, eta jada ekainaren hasieran taldea osatutzat ematen du. Onintza Adurizek, bere arlo profesionaleko aukera guztiak ongi lotu ondoren onartu du taldearen eskaintza, eta berarekin, Azuk taldea itxita dauka Espainiako U20ko hautatzaile laguntzaile gisa hasi aurretik. Donostiarra gustura da, izan ere bere hamargarren partida jokatuko du talde donostiarrean, “gustura naiz, nire lan profesionalak uztartzeko aukera izan dut”, onartu du donostiarrak.

Adurizen jarraipenarekin, Muguruzak hamar jokalari izango ditu bere aginduetara, aurten izan dituen antzeko taldea. Jillian Alleyne eta Italee Lucas izango dira jarraitzen ez duten bakarrak. Barneko jokalariaren ordez ariko da, Vionise Pierre Louis, fitxaketa bakarra, eta  hegalekoaren ordez itzuliko da Iulene Olabarria kapitaina.

Ia talde osoaren jarraipena ez da ohikoa izaten, baina Adurizekin bederatzi izan dira beste denboraldi batez jarraitzea erabaki dutenak. Adurizentzat, iaz egindako talde-giroa erabakiorra izan da taldean jarraitzeko eskaintza onartzeko. “Iaz giza talde polita egin genuen, zelaietan, eta baita zelaietatik kanpo ere. Gehienok jarraitzen dugula ikustean, nire erabakian zerikusia izan du, eta bestalde, klubak ere lana ongi egiten duen seinale adierazgarria da. Azkenean bederatzi jokalarik jarraituko dugu”, esan du hegalekoak.

Adurizekin, Azu Muguruzak 2018/19 denboraldian bere aginduetara izango duen taldea honela geratzen da:Iva Brkic eta Lara Gonzalez antolatzaileak, Iulene Olabarria, Sara Iparragirre, Ellen Nystrom eta Onintza Aduriz hegalekoak, eta Lyndra Weaver, María Eraunzetamurgil, Toch Sarr eta Vionise barneko jokoan.

 

 

más / gehiago