EU - ES

KRONIKA | 3. JARDUNALDIA | IDK EUSKOTREN 68 – MOVISTAR ESTUDIANTES 58

Talde bikainaren garaipena

IDK Euskotrenen garaipena etxean Movistar Estudiantesen aurka bigarren laurden ikusgarri bati esker.

Emakumezkoen Endesa ligako hirugarren jardunaldia. Gascan IDK Euskotren eta Movistar Estudiantes ziren aurrez aurre.

Azu Muguruzaren hasierako bostekoa Halvarsson, Claessens, Massey, Whasington eta Larak osatu zuten. Baloia airera bota zuen, talde donostiarrak irabaziz. Bi taldeen jaurtiketetan egindako bi akatsen ondoren, Larak markagailua ireki zuen eta Claessensek berriro saskiraketak lortu zituen etxekoentzat, Lararen asistentzia handiaren ondoren. Halvarssonek 6-0 jartzen zuen. Sharpek, jaurtiketa libreen bidez, lehen bi puntuak lortu zituen bisitarientzat. Graciak, aldea murriztu zuen madrildarrentzat. Halvarssonek, uztai azpian, bi puntu lortu eta jaurtiketa gehigarria saskiratu zuen, falta jaso ondoren. Salbatzaileak, distantzia ertainekoak, aldea murrizten zuen. Denboraldi honen erdialdera 9-9 koarekin iritsi zen, Banaszaken hirukoaren ondoren. Larak, talde donostiarra aurreratu zuen. Salvadoresek, partida berdindu zuen. Masseyk aurretik jarri zituen lokalak, Buchek lagundu ondoren. Buhner, uztai azpian berdintzen ari zen. Azken minutura 13nako berdinketarekin iritsi ziren eta Albak hiruko batekin autsi zuen berdinketa. Topuzovicek, bozina gainean, bi puntu sartu zituen. 16-15ekoarekin iritsi ziren laurden honen amaierara.

Partida parekatu honen bigarren laurdena hasi zen. Movistar Estudiantesek eskuratu zuen, baina lehen saskiratzea Buchentzat izan zen. Buhner, madrildarrentzat. Eta berriz ere, Buchek, hirukoa, eta Beckerrek, Buch jokalari konpletoaren laguntzaz, denbora eskarazi zioten Madrilgo taldeari. 23-17 eta zortzi minutu jokatzeko bigarren laurden honetan. Buch-en beste hiruko bat eta Salvadors-en biren saski bat ziren hurrengo ekintzak. Halvarssonek, distantzia ertainekoa, etxeko taldearentzat gehitu zuen eta Buhnerrek, jaurtiketa libreak kanpokoentzat. Larak, sarrera bikainaren ostean, puntuak gehitu zituen eta Buchek ere bai,  jaurtiketa libreen bitartez, Albak bezala, erretilu atzean. Bost minutu falta ziren atsedenaldira iristeko, eta kanpoko entrenatzaileak denbora-mugak agortu zituen. 34-21 markagailua. Bi minutuz pistan saskiratu gabe egon ondoren, Buhner bisitariak jaurtiketa libreak egin zituen. IDK Euskotrenen baloi galera batek ez zuen utzi batzen. Graciak, jaurtiketa libreen bitartez, madrildarrentzat egin zuen. Buhnerren beste jaurtiketa libre batek aldea murrizten zuen. Massey, gipuzkoarren bolada txarra hautsi zuen. Salvadorrek, madrildarrentzat eta Larak, hiruko batekin eta Masseyk bi jaurtiketa libreekin, bost puntu gehiago lortu zituzten, atsedenaldira 41-28 helduz.

Hirugarren laurdena Halvarsson, Massey, Washington, Buch eta Lara kantxan zirela hasi zen. Lehen saskiratzea Movistar Estudianteseko Salvadoresentzat izan zen. Graciak, bisitarientzat gehitu zuen. Etxeko ekipoak ez zuen asmatzen saskiraketak. Halvarssonek, inauguratu zuen markagailua. Eta berriro sartu zuen, Buhnerrek bezala, bisitarientzat. Washingtonek, bi jaurtiketa libre sartu zituen. Camilionek, hirukoa, eta Buhnerrek, bikoa, tokiko aldea murriztuz. Hirugarren laurdena bukatzeko bost minutu falta zirenean, markagailua 47-39 zegoen. Banaszakek are gehiago hurbildu zituen bisitariak. Washingtonek bina saskiratze lortu zituen donostiarrentzat eta Salvadoresek hiruna madrildarrentzat. Bi minutu falta ziren jokatzeko eta markagailua 49-44koa zen. Becker, ez zuen asmatzen nola saskiratu, bainan Salvadoresek, bai. Gipuzkoarrek zortzi puntu baino ez zituzten sartu laurden honetan, bisitarien markagailua iraultzeko. Hirugarren laurdena 49-46-ekin bukatu zen.

Azkeneko debora hasi zen, Salvadoresen saskiratzearekin, bisitariak puntu bakarrera jartzen zituelarik. Ez zen sartzen Pendanderen jaurtiketa uztai azpian, baina bai Claessensen hirukoa gipuzkoarrentzat. Jokalari berak jaurtiketa libre bat egin zuen. Banaszak, uztai azpian saskiratu zuen eta Buchek jaurtiketa libre bat egin zuen. Masseyk, beste bi jaurtiketa libre lortu zituen. Halvarssonek, Claessens tapoiaren ondoren, binaka saskiratu zuen. Partida amaitzeko bost minutu falta zirenean 58-51 adierazten zuen markagailuak, Topuzovicek egindako jaurtiketa libre baten ondoren. Buchek lortutako hiru jaurtiketa libreek hamar puntura igo zuten errenta partida amaitzeko lau minutu falta zirenean. Latorrek, gehitutako jaurtiketa libre batek aldea murriztu zuen, baina Buchek, binaka, erantzuna ematen zuen. Latorre, berriro ere, bi jaurtiketa libre gehitu zituen. Azu Muguruzak denbora eskatu zuen bi minutu falta zirenean 63-54 markagailuan. Minutu baten ostean non bi taldeek ez zuten saskiratzerik lortu, Washingtonek konpondu zuen arazoa, lapurretaren ondoren falta bat jaso baitzuen, bi jaurtiketa libre saskiratuz. Halvarssonek partida guztiz akabatu zuen, Buchekerren fantasiazko asistentzia baten ondoren. Salvadoresek, trantsizio azkarrean ere lortu zuen saskiratzea. Masseyek, jaurtiketa libre bat saskiratu zuen. Partida 68-56 bukatu zen.

más / gehiago