EU - ES

IDK EUSKOTREN – CLARINÓS TENERIFE (20:00)

AZKENAURREKO GELTOKIA

Igande honetan Gasca Pabiloia liga erregularreko azken partidaren lekuko izango da. Seigarren postua ziurtatuta dago eta titulua lortzeko play off-a jokatzeko eskubidea ematen du. Bosgarren postua Teneriferi irabazita eta Casademont Zaragozak (bosgarren sailkatua) Campus Prometeren aurka galduta lortuko litzateke.

Bosgarren postua IDK Euskotrenen helburua zen, joan den asteazkenean Spar Gran Canariaren aurka galdu eta Embutidos Pajariel Bembibreren aurka irabazi ondoren.

Nolanahi ere, azken partida horri ahalik eta anbizio eta ilusio handienarekin aurre egin behar zaio. Irabazteak beste mugarri bat suposatuko luke klubaren historian, Espainiako saskibaloiaren ohorezko kategorian denboraldi batean 17. garaipena lortuta.

Horrela mintzatu zen Azu Muguruza IDK Euskotren taldeko entrenatzailea: “Azken porrotagatik deitoratzeko astirik gabe, indarrak hartu behar ditugu igande honetako partida garrantzitsurako, Tenerifeko taldeak jaitsiera baitu jokoan”.

Ez dago kexatzeko astirik. Azken partida hau irabaztea eta titulurako play offerako kanporaketarako prestatzea da helburua.

Talde honek bere jarraitzaileei pozak ematen jarraitzeko, irabazteko eta borrokatzeko arrazoiak ditu. Gogor!

más / gehiago