EU - ES

IDK EUSKOTREN – SPAR GRAN CANARIA (19:15)

Etenaren ondoren, aurkarian izandako positiboen ondorioz, IDK Euskotren Gascara itzuliko da Spar Gran Canariari aurre egiteko.

Azu Muguruzak ia bi aste izan ditu topaketa prestatzeko. Baina entrenatzaileak ondo ohartarazten zuenez, ez lehiatzeak ere baditu bere gauzak, “bolada bat daramagu atzeratutako partida baten artean, gero selekzioen arteko geldialdi bat… Egia da azkenean zaila dela lehiaketa-erritmoa hartzea, baina, beno, aste osoan saiatzen ari gara tentsioari eusteko eta aste honetan larunbateko partidan ez uzteko. Baina ez dakizu nola erreakzionatuko duen taldeak”.

Aurrean Spar Gran Canaria egongo da. Kanariarrak taulako hamabigarren postuan daude, 9 garaipenekin eta 17 porrotekin. Hala, Azuk aurkaria aztertzen zuen, “uste dut oso une onean dagoen taldea dela, bigarren bueltan partida asko irabazi dituena eta gauzak oso korapilatsuak jarriko dizkiguna. Taldeak duten joko-estiloa ez da guregana ondoen datorkiguna, oso azkar jokatzen baitute, jaurtiketa askorekin saskira, eta eraso-trantsizio oso azkarrekin”.

más / gehiago