Julia Gladkova aurkeztu da gaur Jose Antonio Gascan. Endesako Emakumezkoen Ligan hirugarren denboraldia jokatuko duen hegal errusiarra uda honetan iritsi da Donostiara. Gaurko aurkezpenean taldeari buruz hitz egiten zuen: “oraingoz, staff-taldea eta jokalari oso atseginekin egin dut topo. Taldean, urte asko daramatzaten beteranoek asko laguntzen digute iristen ari garen atzerritarrei. Normalean zure herrialdea uzten duzunean, bakarrik senti zaitezke, eta, nire ustez, familiarekin bezala sentitzen naiz”.
Galdkova berak eta taldeak zein helburu dituen galdetzean, zera zioen: “arlo pertsonalean oreka bilatu nahi dut, egun batean ahalik eta gehien egon eta beste batean maila jaistea; oreka hori aurkitu nahi dut taldeari hoberena emateko. Helburu komunei dagokienez, asko gustatuko litzaidake play offetan eta Erregina Kopan egotea”.